Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2016ko abenduaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5122

AKORDIOA, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea Erakunde Publikoaren Administrazio Kontseiluaren 2016ko azaroaren 16koa, titulartasun publikoko fitxategi bat sortzeari buruzkoa.

Ainhoa Elola Aranburu andreak, zuzenbide publikoko Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoko Administrazio Kontseiluko Idazkariak, ziurtatzen du:

Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publiko honi dagokion izaera pertsonaleko datuen babesari buruz indarrean dagoen arautegi nagusiak, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea eta arauzko gainerako garapenak direla.

Horrela, Administrazio Kontseilu honek, 2016ko azaroaren 16an egindako lan saioan, akordio hau hartu zuen:

Indarrean dagoen legediak ematen dizkion eskumenak kontuan izanda, hau adierazten du:

2004ko martxoan sartu zen indarrean Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Euskal Legea.

Arau horretan jasotzen diren alderdi azpimarragarrienak hauetan laburbil daitezke:

a) Euskal Legearen xedeak, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren jarraibide berberak jarraitzen ditu, eta bere xedea, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, pertsona fisikoen askatasun publikoak eta funtsezko eskubideak bermatzea eta babestea da eta, batez ere, beraien ohoreari eta pertsona eta familia intimitateari dagozkienak.

b) 2. artikuluak Legearen aplikazio-eremua araupetzen du, eta ondoren datuen babesaren printzipioak, titulartasun publikoko fitxategien tratamendua, Datuen Babeserako Euskal Agentzia eta bere erregulazioa, eta arau-hauste ea zehapen sistema araupetzen dira.

c) 5. eta 6. artikuluek edozein administraziok, erakunde publikok edo toki erakundek datuak jasotzeko orduan bete behar dituen proportzionaltasun, adostasun eta informazio printzipioak ezartzen dituzte.

d) Euskal Legeak, 15/1999 Lege Organikoaren jarraibideei jarraituz, bere 7. artikuluan, erakunde publikoaren barruan datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko jarduketa prozedurak ezarri beharra ezartzen du, eta horiek Segurtasun Dokumentu batean jaso beharko direla.

e) 8. artikuluan, interesatuek, Datuen aurka egiteko, datuetara iristeko, datu horiek zuzentzeko, indarrik gabe uzteko eta legeak onarturiko beste edozertarako dituzten eskubideak bermatzen dira. Horrez gain, horiek betetzen direla bermatzeko jarduketa prozedurak ere ezartzen dira.

Adierazitako guztia kontuan izanda, hau,

EBATZI DU:

Lehenendoa.– 2004ko martxoaren 25ean indarrean sartu zen otsailaren 25eko Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko 2/2004 Euskal Legearen eta sartzen dituen oinarrizko printzipioen berri duela adieraztea. Horien artean hauek daude:

a) Legearen xedea interesatuen intimitate pertsonalaren eta familiarraren babesean zentratzen da, beraien datu pertsonalen tratamendu informatizatuaren aurrean, Legean datu fitxategi guztiak barne hartuz, informatizatuak izan edo ez.

b) Pertsonen askatasun publikoei eta funtsezko eskubideei dagozkien datu pertsonalen tratamendua babesten da, beraien intimitatearen alorrean, batez ere.

c) Interesatuek datuetara iristeko, datu horiek zuzentzeko, indarrik gabe uzteko eta aurka egiteko dituzten eskubideak.

d) Legeak indartu egiten du interesatuek erakutsi beharreko adostasuna, beraien datuak tratatuak izan daitezen, adostasun hori librea, zalantzarik gabea, berariazkoa eta informatua izan beharko dela adieraziz.

Bigarrena.– aipatutako guztiaren ondorioz, Euskal Trenbide Sareak kudeatuko duen eta I. eranskinean adierazten den titulartasun publikoko izaera pertsonaleko datuen fitxategia eratzea, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko 2/2004 Euskal Legearen aplikazio-eremuaren barruan.

Hirugarrena.– titulartasun publikoko fitxategien erabilera, otsailaren 25eko Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko 2/2004 Euskal Legean eta hori garatuko edo osatuko duten gainerako arauetan xedatutakoa zorrotz betez eta kontuan izanik egingo da.

Laugarrena.– Fitxategien erantzuleak eta tratamenduaren arduradunak, legedian ezarritako zehapen araubidearen mende egongo dira, Datuen Babesari buruzko Euskal Legearen 21. artikuluan xedatzen den bezala.

Bosgarrena.– Akordio honi, aipatutako otsailaren 25eko 2/2004 Euskal Legeak eskatutako izapidea eman beharko zaio, lege aldetik beharrezkoa den gainerako guztiarekin.

Seigarrena.– Argitalpena: Izaera Orokorreko Xedapenak Gauzatzeko Prozedura Arautzen duen ekainaren 13ko 99/2002 Dekretuaren 12. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, izaera orokorreko xedapen proiektuaren prozedura amaitu ondoren, horretarako eskumenak dituen erakundeak onetsiko du, eta ondoren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Zazpigarrena.– Indarrean sartzea: akordio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

I. ERANSKINA
FITXATEGIEN SORRERA

(Datuen Babeserako Euskal Agentziaren aurrean Erregistratu beharreko Fitxategiak)

Informazio zerbitzuen eta sistemen kudeaketa fitxategia.

1.– Fitxategiaren arduraduna izango duen organo, erakunde edo agintaritza administratiboa: Euskal Trenbide Sarea.

2.– Sortzen den fitxategiaren izena eta deskribapena: informazio zerbitzuen eta sistemen kudeaketa. ETSko langileen identifikazio datuak (izena, abizenak eta kodea).

3.– Fitxategiaren izaera informatizatua edo eskuzkoa: datu informatizatuak.

4.– Fitxategia zein informazio sistemakoa den:

Ahots eta datu terminalak eta lineak esleitzearen kudeaketa datu baseak, kontsumo eta ahots eta datu erabilera datu baseak.

5.– Aplikatzen diren segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

6.– Fitxategiaren oinarrizko egitura (jasoko diren datu motak):

Identifikazio datuak: izen abizenak; Helbide elektronikoa (emaila); agente zk.; Gailu mugikorraren datuak; esleitutako linearen datuak.

Kontsumoaren xehetasun datuak: deitutako zenbakiak, dei motak eta xehetasunak, operadore jasotzailea, datuen kontsumoa.

7.– Fitxategiaren xedearen deskribapen zehaztua eta aurreikusten zaizkion erabilerak: ETSko langileen telefonia eta mugikortasun zerbitzuen kudeaketa. Barne hartzen du: esleitutako terminalen eta lineen administrazioa, kontsumoak eta ahots eta datu erabilera.

8.– Eraginpeko pertsonak eta taldeak: ETSko langileak.

9.– Datu bilketaren Jatorria eta:

Datuen jatorria:

Identifikaziorako datuak: erakundeko beste datu base batzuetatik jasotako datu pertsonalak (Izen abizenak), terminalen eta lineen esleipenari buruzko datuak, Erakundeak berak sortutakoak.

Kontsumo xehetasunari buruzko datuak: terminalen erabileratik era automatikoan jasotako datuak.

10.– Datuen lagapenak: legeak aurreikusitakoak bakarrik.

11.– Datuen nazioarteko transferentzia: ez da nazioarteko transferentziarik aurreikusten.

12.– Datuetara iristeko, datu horiek zuzentzeko, indarrik gabe uzteko eta aurka egiteko dituzten eskubideak zein organo, zerbitzu edo unitateren aurrean gauzatu behar diren: Interesatuek datuetara iristeko, datu horiek zuzentzeko, indarrik gabe uzteko eta aurka egiteko eskubideak helbide honetara idazki bat bidaliz eskatu ahal izango dituzte: Euskal Trenbide Sarea- Aholkularitza Juridikoa, Done Bikendi 8, 14. solairua, Albia eraikina, 48001 P.K. Bilbao (Bizkaia).

Eta jende aurrean azaltzen da, guztiek horren berri izateko eta ondorio guztietarako.

Bilbao, 2016ko azaroaren 23a.

EUSKAL TRENBIDE SAREKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUKO IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala