Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2016ko azaroaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5068

IRAGARKIA, Andoni Errazkin Beratzadi jaunari froga-aldia ireki dela jakinarazteko dena. Jakinarazpenak zerikusia du UPV/EHUko errektorearen 2016ko irailaren 1eko ebazpenarekin, Idazkaritza Nagusiak bidalitakoa eta Estatutuen 70. artikuluan datza.

Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza ahalegindu da Andoni Errazkin Beratzadi jaunari espedientearen 2016ko urriaren 24ko instrukzio-egilearen akordioaren berri ematen, baina ez du lortu. Horrela, bada, iragarki hau argitaratu dugu, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.5 eta 61. artikuluetan zehaztutakoari jarraituz.

Erabakia jendaurrean jarri dugu interesduna jakitun jartzeko, eta jakinarazpentzat hartu behar du. Honako oharra izan beharko du kontuan:

Ohar bakarra: instrukzio-egilearen akordioaren berri jakiteko, Diziplina Espedientearen Idazkariarengana joan beharko duzu (jendaurreko ordutegian) 10 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. (Helbidea: Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza, Arriola Pasealekua 2, 20.018 Donostia)

Leioa, 2016ko azaroaren 17a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

JOSE LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala