Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2016ko azaroaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5061

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 152/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 152/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Miranda Geovana Carmo.

Abokatua: Antonio Renteria Arocena.

Prokuradorea: Maria Luisa Aranguren Letamendia.

Demandatua: Raimundo Carlos Alves De Araujo.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruzko neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-09-20an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Guraso eta seme-alaben arteko harremanei dagokienez, Geovana Carmo Miranda-ren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut, eta XXXXX alaba adingabekoaren eta amaren aldeko honako neurri hauek erabaki ditut:

– Zaintza eta babesa.

– Guraso-ahalaz baliatzea.

– Alaba adingabekoaren aldeko mantenu-pentsioa, hileko 100 eurokoa.

Intzidente honetan sortutako kostuei buruz ez da berariazko izendapenik egiten.

Raimundo Carlos Alves De Araujo demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2016ko azaroaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala