226. zk., 2016ko azaroaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5058
EBAZPENA, 2016ko azaroaren 22koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Kultura eta Sormen Industrien Berrikuntza Funtsaren diru-laguntzak 2016 ekitaldian banatzeko arauak ezarri eta deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.
Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko azaroaren 15eko Agindua, Kultura eta Sormen Industrien Berrikuntza Funtsaren diru-laguntzak 2016 ekitaldian banatzeko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.
Kontuan izanda aipatutako Aginduaren 10. artikuluak aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko Balorazio Batzorde bat eratuko dela eta batzorde horren kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen bidez egingo dela adierazten duela.
Horiek horrela,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Deialdi honetara aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen Balorazio Batzordearen kideak izendatzea, eta Batzorde horren osaera argitaratzea.
Mahaiburua: Imanol Agote Alberro jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria (Kultura Sustatzeko zuzendari postua bete gabe izanik, apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuaren Lehen Xedapen Gehigarria).
Batzordekideak:
– Lourdes Fernández Fernández andrea.
– Alaitz Landaluce Solaun andrea.
– Amaia Esquisabel Alegria andrea.
Idazkaria: Faust Kanalaetxebarria Zamora jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 22a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.