226. zk., 2016ko azaroaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
5052
36/2016 DEKRETUA, azaroaren 26koa, Lehendakariarena, Lan eta Justiziako sailburua izendatzeko dena.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– María Jesús Carmen San José López andrea haren merezimenduak eta dohainak kontuan izanik, Lan eta Justiziako sailburu izendatzen dut.
Herritar eta agintari guztiei agintzen diet bete ditzatela sailburuak legediaren araberako funtzioak baliatuz ematen dituen aginduak, betiere pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko azaroaren 26an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.