Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2016ko azaroaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
5050

34/2016 DEKRETUA, azaroaren 26koa, Lehendakariarena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua izendatzeko dena.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Bingen Zupiria Gorostidi jauna haren merezimenduak eta dohainak kontuan izanik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu izendatzen dut.

Herritar eta agintari guztiei agintzen diet bete ditzatela sailburuak legediaren araberako funtzioak baliatuz ematen dituen aginduak, betiere pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko azaroaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala