Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2016ko azaroaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5036

IRAGARKIA, lanak baimentzeko prozeduran ebazpena jakinarazteko dena.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko (1) edo bi (2) hileko epean, ebazpena eman duen organoaren aurrean edo Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko dagokion salan edo salatutakoaren mugapeari dagokion salan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 116. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 58.1. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Espedientea interesdunen eskura izango da Uraren Euskal Agentziaren Ekialdeko Kantauriar Arroen bulegoan (Intxaurrondo kalea 70 - 1. Solairua, Donostia).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren16a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala