Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2016ko azaroaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5031

IRAGARKIA, 2016ko urriaren 25ekoa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, telelaguntza-zerbitzu publikoaren espedienteei buruzko ebazpenak jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da aipatu ebazpenen jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, honako honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie eskura dutela aipatu espedientean emandako ebazpenaren testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea amaitzen, eta, beraz, euren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 25a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

EMILIO GERMÁN SOLA VALLOJERA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala