Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2016ko azaroaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ZARAUZKO UDALA
5010

IRAGARKIA, kiroletako arduradun lanpostua betetzeko, karrerako funtzionario bati izendatzeari buruzkoa.

2016ko irailaren 5ean, alkateak erabaki zuen kiroletako arduradun lanpostua betetzeko deialdia eta oinarriak onartzea (GAO, 2016-09-16koa).

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 24an amaitu zen, eta karrerako bi funtzionario aurkeztu dira deitutako lanpostura.

Giza baliabideetako arduradunak Iratxe Aranburu Epelderen aldeko izendapen-proposamena egin du, bi izangaiek aurkeztutako merezimenduak aztertu ondoren.

Hortaz, legeak ematen dizkidan eskumenak erabilita, erabaki dut:

Karrerako funtzionarioa izendatzea Iratxe Aranburu Epelde andrea, kiroletako arduradun lanpostua bete dezan, urriaren 13ko 190/2004 Dekretuaren 33. eta 34. artikuluek izendapen askeari buruz diotenari jarraikiz. Adierazitako lanpostuaz jabetzeak 2016ko azaroaren 14tik aurrera izango ditu ondorioak.

Zarautz, 2016ko azaroaren 11.

Alkatea,

XABIER TXURRUKA.


Azterketa dokumentala