Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2016ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LASARTE-ORIAKO UDALA
4930

IRAGARKIA, Lasarte-Oria udalerriko zarata-mapari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera, informazio publikorako jartzen da «Lasarte-Oria udalerriko zarata-mapa» izeneko dokumentua, zeina AAC enpresak idatzi baitu.

Aipatutako dokumentu horren informazio publikorako epea hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuta, edozein pertsona fisikok edo juridikok aukera izan dezan dagoen dokumentazioa eta jarraitutako prozedura aztertzeko eta alegazioak egiteko.

Dokumentua Lasarte-Oriako Udalaren Hirigintza, Obrak eta Ingurumena departamentuan aztertu ahalko da (udaletxeko 4. solairuan), 09:00etatik 13:30era bitartean, bai eta udalaren webgunean ere: www.lasarte-oria.eus

Lasarte-Oria, 2016ko azaroaren 7a.

Alkatea,

JESÚS M.ª ZABALLOS DE LLANOS.


Azterketa dokumentala