![Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria](/appcont/servibopvi/images/bopv_anuncio_e.png)
219. zk., 2016ko azaroaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4929
IRAGARKIA, 21/2016 zehapen-prozeduran espedientearen instruktoreak hartutako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.
Bar Pokerist (Nafarroako Errege-Erreginen kalea 19, Vitoria-Gasteiz) establezimenduaren titularra den Idoia Sanchez Barriuso andreari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik, iragarki hau argitaratzen da.
Horrenbestez, jakinarazten zaio 2016ko urriaren 20an zehapen-espedientea ebazteko ebazpen-proposamena hartu dela, osasun-arloko arau-hauste bat (tabakoa) egin baita.
Legezko ohartarazpenak:
– Jakinarazten zaio ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 15 egun balioduneko epea duela, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, espedientearen edukia aztertzeko eta han dauden dokumentuen kopiak eskuratzeko. Espedientea eskuragarri dago Osasun Sailaren lurralde-ordezkaritza honetan: Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz (Araba).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz ematen da ebazpenaren berri, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.
Ediktu-jakinarazpen honek dies a quo ondorioak izango ditu, epe-zenbaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 9a.
Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,
ARTURO LÓPEZ RUIZ.