Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2016ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4926

JAKINARAZPENAK, egiteke daudenak, premiamendu-probidentzia batzuei buruzkoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 109. artikuluari eta hurrengoei dagokienez, ahaleginak egin dira zerrendan zehaztutako administrazio-egintzak jakinarazten, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Hori dela-eta, iragarki honen bidez agerian jartzen dira jakinarazi gabe dauden egintzak; interesdunak eta prozedura ere zerrendan daude zehaztuta.

Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak– jakinarazpena jasotzera ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatu Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ondoren daude adierazita bulegoen helbideak, eta hau izango da ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 08:00etatik 15:00etara.

Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, biharamunetik aurrera jakinarazitakotzat joko da, lege-ondorio guztietarako, hari dagokion administrazio-egintza (eranskinean dago zehaztuta espedientea).

Halaber jakinarazten da, ordezkaritza ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko duela.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 27a.

Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria,

ZURIÑE EMBID ZUBIRIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala