Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2016ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4919

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «Araba ESI-Txagorritxu anestesia-estazioz hornitzea» espedientearen lizitaziorako prozedura irekiari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Araba ESI.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko Finantzarioko Unitatea, Administrazioko Kontratazio Atala, Adriano VI.a kalea 20, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 29 41 25. Faxa: 945 00 67 42.

c) Espediente-zenbakia: G/130/20/0/1524/O101/0000/112016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: Araba ESI-Txagorritxu anestesia-estazioz hornitzea.

c) Lote eta zenbakien araberako banaketa: lote bat.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait balorazio-irizpide betez.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 71.000,00 euro (BEZik gabe).

5.– Behin betiko bermea: bai, esleipenaren zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak: ikus 1.b) puntua.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez dagokio.

b) Bestelako betekizunak, kaudimen ekonomiko eta finantzarioari eta kaudimen tekniko eta profesionalari dagokienez: ikus oinarriak.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko epemuga: 2016ko azaroaren 28a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan adierazitakoa.

c) Aurkezteko lekua: ikus 1.b) puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera:

a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: 50 puntu.

– Balorazio teknikoa: 50 puntu.

b) Formuletan oinarritutako irizpideak: 50 puntu.

– Prezioa: 45 puntu.

– Berme-epea: 5 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokionez: Erakundea: Araba ESI-Kudeaketa Ekonomiko Finantzarioa, Adriano VI.a kalea 20, 2. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2016ko abenduaren 2a, 12:30a.

b) Eskaintzak irekitzea, alderdi ekonomikoari eta formula bidez balioztatu daitezkeen irizpideei dagokienez: Araba ESI-Kudeaketa Ekonomiko Finantzarioa, Adriano VI.a kalea 20, 2. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2016ko abenduaren 14a, 12:30a.

11.– Bestelako argibideak: ez.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Hala dagokionean, deialdiari buruzko informazioa agertu edo agiriak lortzeko informatikako ataria edo web-orrian: www.osakidetza.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 10a.

Kontratazio Mahaiko presidentea,

FERNANDO ENCINAR MARTÍN.


Azterketa dokumentala