Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2016ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4918

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 445/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 445/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Nancy Rivera Ñañez.

Abokatua: Luis Antonio Ruiz de Larrinaga Benavides.

Prokuradorea: Isabel Gómez Pérez de Mendiola.

Demandatua: Edgar Eduardo Castillo Clavijo.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2015-10-06an, eta honela diote xedapenek:

490/16 Epaia, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu den ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 445/2016 prozeduran emana, 2016ko urriaren 6an. Hauek dira alderdiak: batetik, Nancy Rivera Ñañaes, demandatzailea, Gomez prokuradoreak lagunduta, eta, bestetik, Edgar Eduardo Castillo Calvijo demandatua (auzi-ihesean eta prozesu-ordezkaririk gabe). Fiskaltza ere parte izan da. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Edgar Eduardo Castillo Clavijo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala