Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2016ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4917

EDIKTUA, 444/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Cristina Rubio Domingok, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko epaitegiko ZULUP Zibileko Justizia Administrazioko letradua naizenez, fede ematen dut 2016ko urriaren 21ean Epaia eman zela judizio horretan. Hau diote haren idazpuruak eta epaitzak:

258/2016 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamaseiko urriaren hogeita bata.

Alderdi demandatzailea: Arabako Industrialdea, S.A.

Abokatua: Arigita.

Prokuradorea: María Blanca Bajo Palacio.

Alderdi demandatua: Insopol, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: prekarioko hitzezkoa (44).

Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut prekarioko desahuzioari buruzko hitzezko judizioaren 444/2016 autoak, epaitegi honetan bideratutakoak, banaketa-txandaren arabera egokitzeagatik. Bajo prokuradoreak egin zuen eskaera, Arigita letraduak lagundutako «Arabako Industrialdea, S.A.» sozietatearen ordezkaritzan, Fernando Jiménez Calvoren aurka, zeina auzi-ihesean baita.

EPAITZA

Baiesten dut Bajo prokuradoreak Arigita letraduak lagundutako «Arabako Industrialdea, S.A.» sozietatearen ordezkaritzan sustatutako demanda, desahuzioari buruzko hitzezko judizioarena, «Insopol, S.L.» sozietatearen aurkakoa, zeina auzi-ihesean baita. Eta, ondorioz,

«Insopol, S.L.» kondenatzen dut, bere prekario-egoera dela eta, bere borondatez «Arabako Industrialdea, S.A.»ren esku eta libre eta hutsik uztera, E-2 pablioia (Uzbina kalea 24, Jundiz, Vitoria-Gasteiz), eta ohartarazten diot horrela egiten ez badu, bertatik indarrean botako dela eta prozesuko kostuak berak ordaindu beharko dituela, legez hala ezarrita baitago.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.

Jakinaraz bekie alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua).

Insopol, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala