Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2016ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4916

EDIKTUA, familia-zuzenbideko behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 227/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Getxoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 227/2013 prozedura arrunta bideratu da, Virginia Colque Villcak eskatuta, Justizia Auzitegi Nagusiko fiskalburuaren aurka eta Jose Luis Mayta Alanocaren aurka, behin betiko neurriak aldatzeko, autoa eman da, eta, hona hemen idazpurua eta epaitza:

149/2016 AUTOA

Epailea: Emilio Lamo de Espinosa Vazquez de Sola.

Lekua: Getxo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaseiko urriaren seia.

III. XEDAPENAK

1.– Erabakitzen dut baimena ematea Virginia Colque Villcari berak bakarrik egin ditzan José Luis Mayta Alanocaren harremanean izandako XXXXX eta XXXXX alaba adingabeen gaineko guraso-ahalari dagozkion egintzak,eta, bereziki hainbat jarduketa arrunta egiteko behar diren administrazio-izapideak egin ditzan: dokumentazioa lortu (NAN, pasaportea eta identifikazio ofizialak), diru-laguntza publikoak, adingabeek behar dituzten tratamendu medikoen eta kirurgikoen gaineko erabakiak, hezkuntza-ereduaren eta ikastetxeen gaineko erabakiak, atzerrirako bidaiak, etab.; baina, aitaren guraso-ahala eragotzi barik.

2.– Erabakitzen dut jarduketa hauek artxibatzea, auzi-jartzaileak atzera egin duelako (PZLren 20.2 artilulua).

3.– Kosturik gabe.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (66). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.

Eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ematen da argitara, Jose Luis Mayta Alanoca demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan; ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko urriaren hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala