Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2016ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4915

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 789/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

789/2015 adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Kahadija Sadiki.

Alderdi demandatua: El Hassan Lachhab.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio:

Nik, Enrique Sierra Martinezek, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 789/2015 (O) prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita 2016ko urriaren 3an; interesdunak eskuragarri izango du epaiaren kopia bulego honetan.

Demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao, 2016ko urriaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala