Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2016ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

VITORIA-GASTEIZKO UDALA
4910

IRAGARKIA, Udaltzaingoan hutsik dauden 32 agente-lanpostu betetzeko Lan Eskaintza Publikoa eta hautatze-prozeduraren deialdia onartu direla jakinarazteko dena.

2016ko azaroaren 2ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitara eman da deialdi bat, Udaltzaingoaren Agente-kategorian hutsik dauden 32 lanpostu oposizio-lehiaketa libre bidez betetzeko Lan Eskaintza Publikoari dagokiona; horrekin batera, hautatze-prozedura arautuko duten oinarriak argitaratu dira. Eskaerak aurkezteko epea honako hau da: 20 egun baliodun, deialdiari buruzko iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argibideak:

– Telefonoa: 010 (945 16 11 00 Vitoria-Gasteiztik kanpotik deituz gero).

– Web-orria: www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 2a.

Alkate lehendakaria,

GORKA URTARAN AGUIRRE.


Azterketa dokumentala