214. zk., 2016ko azaroaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4766
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 209/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 209/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Alderdi demandatzailea: Fernanda Maria Silva Ferreira.
Alderdi demandatua: Jose Luis Gonzalez Sanchez.
Gaia.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Irungo Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 107/2005 prozedura bideratu da Fernanda Maria Silva Ferreirak eskatuta, Jose Luis Gonzalez Sanchezen aurka. Prozedura horren gainean, 76/15 epaia eman da, 2015-11-25ean.
Jose Luis Gonzalez Sanchez demandatuak egun bizilekua non duen ez dakigunez, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, 1/2000 Legearen 497. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz (1/2000 Legea, Prozedura Zibilari buruzkoa, PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak epaitegi honetako bulego judizialean.
Horiek horrela, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko maiatzaren bederatzian.
IDAZKARIA.