214. zk., 2016ko azaroaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (437 KB - 16 orri.)
- EPUB (1033 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
4754
EBAZPENA, 2016ko azaroaren 9koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2016. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak emateko dena.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2016ko maiatzaren 25eko Ebazpenaren bidez egin zen garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak emateko 2016. urterako deialdia (ekainaren 2ko EHAA, 104. zk.).
Laguntzak emateko egindako proposamena ikusirik, zeina deialdi-ebazpenaren 9. artikuluak ezarritakoaren arabera egin baita; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinazio Zerbitzu Teknikoak laguntza-eskabideei dagokienez balorazioa eta azterketa teknikoa egin eta gero; eta 2016ko azaroaren 2an egindako batzarrean Artezkaritza Kontseiluari argibideak eman ostean, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2016ko maiatzaren 25eko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak esleitzea. Laguntza horiek ebazpen honen I. eranskinean jasota dauden erakundeei emango zaizkie, betiere eranskin horretan aipatutako zehaztapenekin bat etorriz.
Bigarrena.– Diru-laguntzak ukatzea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Ez onartzea III. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Laugarrena.– Onartzea IV. eranskinean jasota datorren uko egiteko eskabidea.
Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzien bidea.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 9a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.