210. zk., 2016ko azaroaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4680
EDIKTUA, 429/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 429/2015 prozedura arrunta.
Ediktuaren hartzailea: Berpiztu Elkartea.
Auzi-ihesean den eta helbide ezezaguna duen Berpiztu Elkartearen aurkako prozedura horretan, epaia eman zen, 2016ko martxoaren 1ean.
Demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraziko zaio Berpiztu Elkartea demandatuari, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei eguneko epean.
Donostia, 2016ko martxoaren 2a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.