210. zk., 2016ko azaroaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LEIOAKO UDALA
4675
IRAGARPENA, Leioako Udaleko bi teknikariren lanpostuak betetzeko lehiaketaren deialdiari buruzkoa.
2016ko uztailaren 29ko Alkatetzaren 1831 Dekretuaren bidez, Zerbitzu Orokorretako AOT eta ABT abokatu (Giza Baliabideen eta Administrazio Kontratazioko arduraduna) lanpostuak betetzeko lehiaketaren deialdia onartu zen, indarrean dagoen lanpostuen zerrendako 1003/36 eta 4001/21 kodeekin.
Deialdiaren iragarpena eta oinarriak 2016ko abuztuaren 8ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (150 zk.) argitaratu ziren. Aldi berean, deialdiaren laburpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2016ko abuztuaren 18an (154. zk.).
2016ko irailaren 14ko Alkatetzaren 2099/16 Dekretuaren bidez, indarrik gabe utzi dira aipatutako deialdia eta oinarriak, bi teknikariren lanpostuak betetzearen ingurukoak. Hori guztia interesdunei jakinarazi nahi zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 30/1992 Legearen 59.6. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen hirugarren xedapen iragankorrarekin bat etorriz.
Leioa, 2016ko urriaren 18a.
Alkatea,
M.ª CARMEN URBIETA GONZÁLEZ.