Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2016ko azaroaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4657

IRAGARKIA, honen bitartez jendaurrean jartzen da lehorretik itsasora isurtzeko baimena eskatzeko espedientea Gernikako (Bizkaia) hiriko hondakin-uren araztegirako eta hari atxikitako instalazioetarako.

Espedientearen kodea: VTM-B-2015-0004.

Eskatzailea: Busturialdeko Ur Partzuergoa.

Jarduera: hondakin-uren bilketa eta tratamendua.

Jardueraren kokapena: Aldape kalea z/g, Gernika (Bizkaia).

Ingurune hartzailea:

1. isurketa: Oka itsasadarra.

Isurketa gunea (UTM koordenatuak (ETRS89)).

1. isurketa: X= 526.453 ; Y= 4.796.840; EREMUA=30.

Isurketa mota eta bolumena: hiriko hondakin-urak.

1. isurketa: 2.195.850 m3 urteko.

Hori guztia ematen da argitara, orok jakin dezan, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera ondoz ondoko hogei (20) Egunetan, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23ko EHAA) 16.3 artikuluak, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko kantauriar arroen bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Bilbao, 2016ko urriaren 14a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala