208. zk., 2016ko azaroaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4655
IRAGARKIA, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariak kontsumo-arloko SAN-48A001-34-2016 zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia hartu duela jakinarazteko dena.
Ebazpena jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Erabaki horren arabera, jakinarazten da Mundo Motor Urduliz, S.L.ri zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela 2016ko irailaren 23an, kontsumo-arloan ustez arau-hausteak egin baititu.
Legezko ohartarazpenak:
Hamabost egun daude zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia ikusteko, egoki iritzitako alegazioak egiteko eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Bilbon duen bulegoan aztertu ahal izango du espedientea (Rekalde zumarkalea, 39-A).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 21a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
XABIER LEGARRETA GABILONDO.