208. zk., 2016ko azaroaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4654
IRAGARKIA, honen bidez jakinarazten da Segurtasuneko sailburuordearen 2016ko urriaren 11ko Ebazpena, Giza Baliabideen zuzendariaren 2016ko urriaren 10eko Ebazpena Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan zein egunetan jarriko den iragartzen duena. Aipatutako ebazpenaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen behin betiko zerrendak onartzen dira.
Giza Baliabideen zuzendariaren 2016ko urriaren 10eko Ebazpenean, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen behin betiko zerrendak onartzen dituenean, ezarritakoaren arabera, honako hau.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakinaraztea 2016ko azaroaren 10ean Giza Baliabideen zuzendariaren 2016ko urriaren 10ko Ebazpena Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan jarriko dela. Aipatutako ebazpenaren bidez, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen behin betiko zerrendak onartzen dira.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaierarik ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahalko diote Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 11.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ordez.
Segurtasuneko sailburuordea,
JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.