203. zk., 2016ko urriaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 2 orri.)
- EPUB (208 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4522
EBAZPENA, 2016ko urriaren 13koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita 2016ko ekitaldirako Indartu Programaren esparruan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda; laguntza hori enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egiten duten enpresei ematen zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren Ezkerraldea eta Oiartzualdea indartzeko.
Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, Indartu Programa arautzeko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren 2015eko uztailaren 28ko Aginduan xedatuaren babesean emandako laguntzei dagokienez –enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egiten duten enpresei ematen zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren Ezkerraldea eta Oiartzualdea indartzeko–, eta horien onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dugu esleipendunen zerrenda.
Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Indartu Programa arautzeko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 28ko Aginduaren esparruan emandako laguntzen 2016ko onuradunen zerrenda argitaratzea; laguntza hori enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egiten duten enpresei ematen zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren Ezkerraldea eta Oiartzualdea indartzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 13a.
Industriako sailburuordea,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.