Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2016ko urriaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4493

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Funtzio Publikoko zuzendariaren, 2016ko ekainaren 21eko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, behin betiko baja adierazten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko administrari laguntzaileen kidegoko lan-poltsan.

Aipatutako ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betez (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua), honako iragarki hau argitaratzen da.

Interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Halaber, honako ohartarazpenak egiten zaizkio:

Interesdunak ebazpenaren testu osoa Herri Administrazio eta Justizia Saileko Funtzio Publikoko Zuzendaritzan dauka eskuragarri (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Funtzio Publikoko sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 26a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala