Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2016ko urriaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4488

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako adostutako neurrien gainean bideratutako 364/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Enrique Sierra Martinezek, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:

Epaitegi honetan, guraso eta seme-alaben arteko 364/16-B prozedura izapidetu da, zeinaren autoetan ebazpena eman baita; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.

Garikoitz Grinson Ramil demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen du idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko irailaren 15a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala