Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2016ko urriaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
4474

IRAGARKIA, Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoko Giza Baliabideen eta Administrazio Kudeaketaren zerbitzuburuaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

2016ko urriaren 24ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (118. zk.), deialdia argitaratu zen Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoko Giza Baliabideen eta Administrazio Kudeaketaren zerbitzuburuaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko.

Interesdunek Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoko lehendakariari egin beharko dizkiote eskabideak, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistroan aurkeztu beharko dituzte, edo, bestela, urriaren 1eko, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen, 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 24a.

Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoko lehendakaria,

MARÍA PILAR GARCÍA DE SALAZAR OLANO.


Azterketa dokumentala