200. zk., 2016ko urriaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4469
IRAGARKIA, B-54/2016-T zehapen-prozeduran, zeina Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariak ireki baitzuen, egin den ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.
Yasheng Li jaunari (X-5716986-Z AIZ) ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio 2016ko irailaren 26an instruktoreak ebazpen-proposamena egin zuela, goian aipatutako zehapen-espedientean, osasun-araudiaren arau-hauste posible arin batengatik irekia (tabakoaren kontsumoa).
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunak hamabost eguneko epea du alegazioak aurkezteko, halaber, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilboko Errekalde zumarkalea, 39 A (5. solairuan)- gordailatuta dagoen espedientearen edukiaren berri jakiteko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2016ko urriaren 4a.
Espedientearen idazkaria,
LEIRE BERGARA SAUTUA.