200. zk., 2016ko urriaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (254 KB - 4 orri.)
- EPUB (315 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4466
IRAGARKIA, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako doako laguntza juridikoaren batzordeek emandako ebazpenen jakinarazpenei buruzkoa.
Honen bidez, ondorengo zerrendan azaltzen diren doako laguntza juridikoaren eskatzaileei jakinarazten zaie haien eskaerak ukatzeko edo artxibatzeko ebazpenak eman dituztela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako doako laguntza juridikoaren batzordeek.
Aipatutako ebazpenak banan-banan jakinarazteko ahalegina egin arren jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan xedatutakoa betez.
Emandako ebazpenak aurkara daitezke, dagokion doako laguntza juridikoaren batzordeko idazkariari idazki bat aurkeztuz, jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik hamar eguneko epean, hain zuzen ere Doako Laguntza Juridikoaren urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 20. artikuluak ezartzen duen bezala.
Ebazpenen aurka jotzeko, aipatutako ebazpenen kopiak eskura daitezke dagokion doako laguntza juridikoaren egoitzan.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 4a.
Justiziako zuzendaria,
MANUEL VALÍN LÓPEZ.