200. zk., 2016ko urriaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4464
IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «Osakidetzako zerbitzuetara zuzendutako arkitekturaren gobernatzea kudeatu ahal izateko neurrira egindako irtenbide bat sortzeko eta ezartzeko zerbitzuak» espedienteari lotutako kontratuaren formalizazioari buruzkoa.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako Ente Publikoa, Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zuzendaritza Nagusia – Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza.
c) Espediente-zenbakia: G/205/20/0/0913/OSC1/0000/052016.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: Osakidetzako zerbitzuetara zuzendutako arkitekturaren gobernatzea kudeatu ahal izateko neurrira egindako irtenbide bat sortzeko eta ezartzeko zerbitzuak.
c) Lote eta zenbakien araberako banaketa: ez.
3.– Esleitzeko modua, izapideak eta prozedura.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 140.000,00 euro (BEZik gabe).
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2016ko irailaren 21a.
b) Kontratugilearen profilean argitaratzea: 2016ko irailaren 21ean.
c) Kontratista: Zabalit, S.L.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: 128.890,00 euro (BEZik gabe).
6.– Kontratuaren formalizazioa: 2016ko irailaren 26a.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 10a.
Kontratazio Mahaiko presidentearen ordezkoa,
ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.