200. zk., 2016ko urriaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4453
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 617/2010 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Enrique Sierra Martínez-ek, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: epaitegi honetan, 617/2010 zenbakiko prozedura bideratu da, zeinaren autoetan ebazpena eman baita; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.
Antonio Bruno Cisterna demandatuari jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitu helbide ezagunik, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau, ale bitan; demandatuari aditzera ematen zaio, halaber, aipatutako ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela hogei eguneko epean.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko irailaren 16a.
IDAZKARIA.