200. zk., 2016ko urriaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4452
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 716/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 716/15-K adostasunik gabeko dibortzioa.
Alderdi demandatzailea: Edison Patricio Esposa Laz.
Alderdi demandatua: Ibone Carmelina Sanchez Orozco.
Bilbao, bi mila eta hamaseiko irailaren hemeretzia.
Nik, Enrique Sierra Martinezek, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik,
Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, izapidetan da 716/2015-K prozedura, zeinaren autoetan ebazpena eman baita; interesdunak eskura du epaia bulego judizial honetan.
Demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.
Demandatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko otsailaren 9a.
IDAZKARI JUDIZIALA.