196. zk., 2016ko urriaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
4369
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, ETS-ko trenbide lineak zeharkatzen dituzten errepideen balizatze eta senaileztapen finko bertikalaren hornidura eta instalazioari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: hornidurak.
b) Xedearen deskribapena: ETS-ko trenbide lineak zeharkatzen dituzten errepideen balizatze eta senaileztapen finko bertikalaren hornidura eta instalazioa.
c) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2016ko uztailaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 144. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hogeita hamabi mila eta bostehun (32.500,00) euro, BEZik gabe.
5.– Esleipena.
a) Data: 2016ko irailaren 20an.
b) Esleipenduna: API Movilidad, S.A.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: hogeita zortzi mila eta zazpiehun euro laurogeita hamabi zentimorekin (28.700,92), BEZ aparte.
e) Burutzapenerako/entregarako epea: bi hilabete eta erdi (2,5).
Bilbao, 2016ko irailaren 29a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.