Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2016ko urriaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
4368

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, tren eta tranbiako azpi-estazioak OCA izenekoetara egokitzeari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: tren eta tranbiako azpi-estazioak OCA izenekoetara egokitzea.

c) Zer aldizkari ofizialetan eta zer egunetan argitaratu zen lizitazio-iragarkia: 2016ko maiatzaren 27ko EHAA, 100. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta hogeita hemezortzi mila zazpiehun eta berrogeita hamar (138.750,00) euro, BEZik gabe. 1. lotea, tranbiako azpi-estazioak; hirurogeita zazpi mila eta bostehun (67.500) euro, BEZik gabe. 2. lotea, trenbideko azpi-estazioak eta transformazio-zentroak, hirurogeita hamaika mila berrehun eta berrogeita hamar (71.250) euro, BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko irailaren 13a.

b) Esleipenduna: 1. lotea, Moyale S.A.; 2. lotea, Eldu S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 1. lotea hirurogeita bost mila zortziehun eta berrogeita hamazazpi euro eta berrogeita hiru zentimo (65.857,43), BEZa aparte. 2. lotea, hirurogeita bederatzi mila zazpiehun eta hirurogeita hamasei (69.776,00) euro, BEZa aparte.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: 1. lotea, bi (2) hilabete. 2. lotea, bi (2) hilabete.

Bilbao, 2016ko irailaren 29a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala