196. zk., 2016ko urriaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (337 KB - 14 orri.)
- EPUB (1034 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4361
EBAZPENA, 2016ko irailaren 2koa, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako 2016ko plazen esleipenen-zerrenda ezagutzera ematen duena.
2016ko apirilaren 5ean eman zen argitara EHAAn Kulturako sailburuaren 2016ko martxoaren 16ko Agindua, 2016. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako plazak deitzeko dena.
Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak agindu horren eranskineko zazpigarren oinarriko 5. puntuan ezarritakoa betez esleitu ditu «Auzolandegiak» programako plazak. Esleipenen berri pertsona interesdunei jakinarazi zaie.
Aginduaren eranskineko zazpigarren oinarriko 5. puntuan bertan xedaturikoari jarraituz, «Auzolandegiak» programako plazen esleipenen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea Euskal Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako 2016ko plazen esleipen-zerrenda, guztiek ezagut dezaten (ikus eranskina). «Auzolandegiak» programako plazen 2016ko deialdia Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko martxoaren 16ko Aginduaren bidez arautu da (2016ko apirilaren 5eko EHAA).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 2a.
Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,
JON REDONDO LERTXUNDI.