Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2016ko urriaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4360

AGINDUA, 2016ko urriaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz eta Kristau Eskolaren proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agustín Eizaguirre Agote jauna, Euskadiko Eskola Kontseiluan, ikastetxe pribatuetako taldearen Mikel Ormazabal Loinaz jauna kide titularraren ordezkoa dena kargutik kentzea.

Bigarrena.– Agustín Eizaguirre Agote jauna, Euskadiko Eskola Kontseiluan, ikastetxe pribatuetako taldeko kide titularra den Alfonso Tejedor García de Vicuña jaunaren ordezko izendatzea.

Hirugarrena.– María Luisa Aranburu Zubillaga andrea, Euskadiko Eskola Kontseiluan, ikastetxe pribatuetako taldearen Alfonso Tejedor García de Vicuña jauna kide titularraren ordezkoa dena kargutik kentzea.

Laugarrena.– María Luisa Aranburu Zubillaga andrea, Euskadiko Eskola Kontseiluan, ikastetxe pribatuetako taldeko kide titularra den Mikel Ormazabal Loinaz jaunaren ordezko izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 4a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala