Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2016ko urriaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4359

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honen hutsen zuzenketarena: «Agindua, 2016ko irailaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2016-2017 ikasturteko deialdia egiten duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2016-2017 ikasturteko deialdia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 28ko Aginduaren hutsen zuzenketan (2016ko urriaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 190. zenbakia). Beraz, jarraian zuzendu egiten dira.

II. eranskinean, 2016/4215 (4/4) orrialdean, «Aurkeztu Beharreko Dokumentuak» sailaren 10. puntuan,

honela dio:

«Lan-etekinen ziurtagiria (10T), 2014an PFEZ aitorpena egin ez bada.»

baina honela esan behar du:

«Lan-etekinen ziurtagiria (10T), 2015ean PFEZ aitorpena egin ez bada.»


Azterketa dokumentala