Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2016ko urriaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4352

EBAZPENA, 2016ko urriaren 30ekoa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematen baitzaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko udalei bake-epaitegien funtzionamendu-gastuetarako.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko uztailaren 28ko Aginduaren bidez ezartzen dira 2016ko ekitaldian udalei Bake Epaitegietako funtzionamendu-gastuetarako laguntzak emateko oinarriak (2016ko irailaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria). Bada agindu horren 1. artikuluan xedatuaren arabera, bake-epaitegia duten udalerrietako udalei diru-laguntza emango zaie epaitegi horien funtzionamendu-gastuei aurre egiteko.

Agindu horren 5. artikuluaren 1. paragrafoan xedatuaren arabera, Justizia Administrazioko zuzendariak ebatziko du, ofizioz, funtzionamendu-gastuetarako diru-laguntzak ematea, hilabeteko epean, agindu hau argitaratzen den egunetik hasita.

Ondorioz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean zehazten diren udalei diru-laguntzak ematea, bake-epaitegien funtzionamendu-gastuei aurre egiteko. Diru-laguntzen zenbatekoak eranskinean jasota daude.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, udal interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Justiziako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 30a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala