Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2016ko urriaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4351

AGINDUA, 2016ko irailaren 19koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira «Fundación Bancaria Kutxa-Kutxa Banku Fundazioa»ren estatutuen 30. artikuluan (Zuzendari Nagusia), 31. artikuluan (Auditoretza eta Kontroleko Batzordea) eta 33. artikuluan (Aholkularitza Batzordeak eta Ohorezko Patronoak) egindako aldaketak, eta Estatutuen Testu Bategina.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da:

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2016ko uztailaren 6an, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistro Orokorrean sartu zen «Fundación Bancaria Kutxa-Kutxa Banku Fundazioa»ren estatutuen aldaketari buruzko eskritura publikoa, bide telematikotik. Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoko Guadalupe María Inmaculada Adánez García notarioaren aurrean egiletsi zen eskritura hori (1.135 protokolo-zenbakia), 2016ko ekainaren 29an.

Eskritura publiko horrekin batera, Fundazioaren Patronatuko idazkari Natalia García de Albizu Garate andreak emandako ziurtagiria (Donostian emana, 2016ko ekainaren 28an) aurkeztu zen, Patronatuak 2016ko ekainaren 24an egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen «Fundación Bancaria Kutxa-Kutxa Banku Fundazioa»ren estatutuen 30. artikulua (Zuzendari Nagusia), 31. artikulua (Auditoretza eta Kontroleko Batzordea) eta 33. artikulua (Aholkularitza Batzordeak eta Ohorezko Patronoak) aldatzea, eta Estatutuen Testu Bategina.

Eskrituran, fundazioaren estatutuen idazketa berri osoa jasotzen da.

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten:

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.- Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoa.

Bigarrena.- Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 9/2016 Legearen 37. artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartua. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Onartzea Donostiako «Fundación Bancaria Kutxa-Kutxa Banku Fundazioa»ren estatutuen 30. artikuluan (Zuzendari Nagusia), 31. artikuluan (Auditoretza eta Kontroleko Batzordea) eta 33. artikuluan (Aholkularitza Batzordeak eta Ohorezko Patronoak) egindako aldaketak, eta Estatutuen Testu Bategina. Guzti horiek Fundazioaren Patronatuak onartu zituen, 2016ko ekainaren 24an, agindu honen datarekin; hain justu ere, 2016ko ekainaren 29an, Guadalupe María Inmaculada Adánez García notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan jasotako zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 1.135).

Bigarrrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 19a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala