Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2016ko urriaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KONTUEN EPAITEGIA
4319

EDIKTUA Kontu Auzitegiaren epaitzeen atalarena, zorpekoen B-174/16 itzulketa prozedurari buruzkoa, Sektore Publiko Autonomikoa (Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren Kontu Orokorraren fiskalizazio-txostena, 2012ko ekitaldia), EAE.

Ediktu honen bidez jakitera ematen da Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioko kontseilariaren 2016ko irailaren 1eko Autoaren bidez erabakitakoa betetzeko, auzitegi honetan toki-erakundeen alorreko zorpekoen B-174/16 itzulketa-prozedura bideratzen ari dela, Sektore Publiko Autonomikoa (Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren Kontu Orokorraren fiskalizazio-txostena, 2012ko ekitaldia), EAE; epaitegi honetan bideratzen ari da Gipuzkoako Baliabideen Kudeaketa Zentroaren proiektuaren idazkuntza, zuzendaritza fakultatiboa, eraikuntza eta ustiaketarako kontratua ebazteagatik kontratistari ordaindutako kalte-ordainean atzemandako ustezko irregulartasunen ondoriozko zorpekoen itzulketa-prozedura, eta hori dena jakinarazten da kontabilitateko erantzukizun-uziaren alde edo kontra egiteko legez gaituak direnak autoetan ager daitezen, behar bezala pertsonatuta, ediktu hau argitaratu eta hurrengo bederatzi eguneko epean.

Madril, 2016ko irailaren 26a.

Idazkaria,

JAIME VEGAS TORRES.


Azterketa dokumentala