194. zk., 2016ko urriaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4318
IRAGARKIA, Cepsa Comercial Petróleo, S.A.U. enpresak, Zumaia udalerrian (Gipuzkoa), hornitegi batean urak lurretik itsasora isurtzeko eskatutako baimenaren espedientea jendaurrean jartzen duena.
Espedientearen kodea: VTM-G-2016-0003.
Eskatzailea: Cepsa Comercial Petróleo, S.A.U.
Jarduera: Automobilgintzarako Erregaien Txikizkako Merkataritza.
Jardueraren Kokapena: c/ Axular ibiltokia, z/g Zumaia(Gipuzkoa).
Ingurune Hartzailea: Narrondo itsasadarra.
Isurketa gunea.
UTM koordenatuak: X = 560.171.Y= 4.793.834.
Isurketa-mota eta bolumena: gasolina-hornigailuko kutsadura eraman lezaketen euri-uren isurketak, urtean 46 m
Hori guztia jendaurrean egongo da egutegiko eta ondoz ondoko hogei (20) egun naturalez, iragarkia hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera (irailaren 23ko EHAA). Aldi horretan, bada, isurketa horrek kalte egingo diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte Uraren Euskal Agentzian, Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan, Donostian (Intxaurrondo kalea, 70 – 1. solairua). Izan ere, han egongo da espedientea eskuragarri, nahi duenak azter dezan.
Donostia, 2016ko irailaren 1a.
Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoko burua,
JON ANDER ARRIETA BERASARTE.