Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2016ko urriaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4317

IRAGARKIA, Bidasoa Unitate Hidrologikoaren eremuan, Emari ekologikoen erregimena ezartzeko Hitzartze Prozesuari buruzkoa. Ur-aprobetxamenduek errespetatu beharreko gutxieneko ur-emari ekologikoak jakinaraztea.

Urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuak, Kantauri Mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segura eta Jucarreko eta Espainiako zatiko Kantauri Ekialdeko, Miño-Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko Demarkazio Hidrografikoen Plan Hidrologikoen berrikuspena onartzen duenak, 15.1 artikuluaren I. eranskinean dakar indarrean dauden emakidei aplikatuko zaiela emari ekologikoen erregimena, eta 2013ko ekainaren 9an indarrean zeuden emakiden titularrekin egindako Hitzartze prozesuari kalterik eragin gabe.

Uraren Euskal Agentziak, dituen eskumenen esparruan, Hitzartze Prozesuari ekin dio unitate hidrologikoz unitate hidrologiko, emari ekologikoen erregimena ezartze aldera Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroetan. Prosezu horrek Plangintza Hidrologikoaren Erregelamenduaren 18.3. artikuluan xedatutakoari jarraitzen dio eta parte hartzea bermatzen du bi urratsetan behintzat: informazioari eta kontsulta publikoari dagokien urratsetan.

Informazio publikoaren urratsari dagokionez, Uraren Euskal Agentziak jendearentzat eskuragarri jarri du web-orrian Hitzartze Prozesuari buruz jakin beharreko informazioa (www.uragentzia.eus). Bertan bildu dira prozesua arautzen duten arau nagusiak, azterketak eta dokumentu teknikoak; horien artean «Dibulgazio dokumentua» deritzona. Dokumentu horrek Hitzartze prozesua garatzeko aurreikusita dauden prozedura-urratsak laburbiltzen ditu eta ur-aprobetxamenduak A eta B taldeetan sailkatzeko erabaki diren irizpideak identifikatzen ditu. Horrez gain, aipatutako web-ean GIS bisorea ere eskegi da, eta, horren bitartez, ur-aprobetxamenduaren hargune-puntu zehatz bakoitzaren emari ekologikoaren erregimenaren kontsulta espaziala egiteko aukera ahalbidetzen da. Azkenik, Hitzartze prozesuaren garapenaren gaineko informazioa ere eskuragarri dago, unitate hidrologikoz unitate hidrologiko.

Bigarren urratsari dagokionez, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2015eko azaroaren 16ko Ebazpenarekin bat etorriz, «Emari ekologikoen erregimena ezartzeko Hitzartze prozesua – Bidasoa Unitate Hidrologikoa (2015ko azaroa)» delako dokumentuari hilabeteko epea eman zitzaion kontsulta publikorako. Ebazpen hori 2015eko abenduaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean –232 zenbakian–, argitaratu zen, bai eta Bidasoa UHren barruan dauden udalen iragarki-tauletan ere.

Aldi berean, Hitzartze prozesu horren objektu diren Bidasoa UHko zenbait ur- aprobetxamendu Natura 2000 Sarean eta Espezie Mehatxatuen Interes Bereziko Eremuan sartuta daudela-eta, 2015eko abenduaren 3ko idatziaren bitartez, delako prozesuaz eta eremu horretako kontsulta publikoari hasiera eman zitzaiola jakinarazi zitzaion Gipuzkoaako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiari.

Behin kontsulta publikoaren epea bukatu denean, 2016ko ekainaren 17koa Ebazpenaren bitartez, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak «Emari ekologikoen erregimena ezartzeko Hitzartze Prozesua – Bidasoa Unitate Hidrologikoa – (2016ko ekaina)» delako behin-betiko dokumentuari onespena eman dio, dokumentuan dauden A taldeko ur-aprobetxamenduen Hitzartze prozesua bukatutzat emanez. Ur-aprobetxamendu horiek I. eranskinean daude.

Horiek horrela, Uraren Euskal Agentziak duen informazioarekin bat etorriaz, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera: «Prozedura bateko interesdunak zein diren ezagutzen ez denean, jakinarazpenetarako duten tokia edo artikulu honen 1. puntuan adierazitako baliabidea ezagutzen ez denean, edota jakinarazpena egiten saiatu arren ezin izan denean egin, jakinarazpena estatuko aldizkari ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez egingo da.», I. eranskinean jaso diren ur-aprobetxamenduen titularrei gutxieneko emari ekologikoak eta ur-aprobetxamenduetan kontuan izan behar dituzten baldintzak jakinarazten zaizkie.

a) Ondorengo hauek izango dira hargunetik edo harguneetatik uretan behera berehalakoan dagoen puntuan aprobetxamenduek errespetatu beharreko gutxieneko emari ekologikoak:

a.1.– Urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuaren I eranskinaren 5.1 gehigarrian jasotakoa aplikatzearen ondorioz ateratzen diren gutxieneko emari ekologikoak. Bertan biltzen dira aintzat hartutako azaleko ur edo ur-masaren ibaian beherako muturrari dagozkion gutxieneko emari ekologikoak.

a.2.– Deituriko 5.1 gehigarrian agertzen diren puntuekin bat ez datozen kasuetarako, harguneetan bermatu beharreko emari ekologikoen ezarpena aipatu Errege Dekretuaren I eranskinaren 13. artikuluan ezarritako arauak jarraiki egingo da.

Aurrekoarekin lotuta, arestian aipatu den bezala, jakinarazten da Uraren Euskal Agentziaren web-orrialdean GIS bisorea eskegi dela eta, horren bitartez, ur-aprobetxamenduaren hargune-puntu zehatz bakoitzaren emari ekologikoaren erregimenaren kontsulta espaziala egiteko aukera ahalbidetzen dela.

b) Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gehienez 6 hilabeteko epean, titularrak eginda izan beharko ditu gutxieneko emari ekologiko horiek bete daitezen beharrezko jarduketak, baldin eta titularrari epea luzatu zaion jakinarazpenik izan ez badu, betiere.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 1a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala