Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2016ko urriaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4316

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzarena, zeinen bidez jakinarazten baita hondakin ez arriskutsuak kudeatzeko baimen prozedura desberdinetan agiriak aurkezteko errekerimendua.

Hondakinen arloan dagoen araudiari jarraituz, hondakin ez arriskutsuen kudeaketa-jarduerek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen organoak ematen duen baimena lortu behar dute.

Ingurumen-organoak ezin izan du egiaztatu hondakin ez arriskutsuen kudeaketa-jarduera batzuen titularrek –pertsona fisiko zein juridikoak– baimena berritzeko agiririk aurkeztu dutenik edo azken urtean kudeaketa jarduerarik burutu izan dutenik. 2016ko irailaren 22an aipatutako pertsonei prozeduren izapidetzearekin jarraitu ahal izateko agiriak aurkezteko errekerimendua luzatu zitzaien.

Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek horren berri izan eta banakako jakinarazpentzat har dezaten; gainera, ohartarazpen hauek egiten zaizkie:

Interesdunak, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hiru hilabeteko epean, errekerimendu gai izan den dokumentazioa aurkeztu beharko du; horrela ez bada, ingurumen organoak baimenen iraungipena erabakiko du.

Espedienteen dokumentazioa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan dago eskuragarri, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 30a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala