194. zk., 2016ko urriaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 3 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4315
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobideko zuzendariaren 2016ko abuztuaren 25eko Ebazpena. Horren bidez ebazten da kontsumo arloko SAN-20A001-10-2016 zehapen-espedientea.
Aipatutako ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatua betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua).
Ondorioz, jakitera ematen da 2016ko abuztuaren 25ean eman dela Dentoestetic Centro de Salud y Estética Dental, S.L.ri irekitako SAN-20A001-10-2016 zehapen-prozeduraren gaineko ebazpena.
Espedientearen aipamena:
Hautsitako araua: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 6/2003 Legearen 50.4.e) eta 50.5.b) artikulua.
Arau-haustearen deskribapena: bidegabeko baldintzak, errekarguak edo kobrantzak ezartzea justifikaziorik gabe; ikuskatze-lanen aurka jartzea, haiei uko egitea edo oztopoak ipintzea.
Ezarritako zehapena: 3.000 euro.
Legezko ohartarazpenak: ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten zaio honela ordaindu beharko duela zehapena:
Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jai eguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jai eguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluaren 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.
Ordainketa egiterakoan, izena (Dentoestetic Centro de Salud y Estética Dental, S.L.), espediente-zenbakia (SAN-20A001-10-2016) aipatuko dira, eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola adierazi; BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 27a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
XABIER LEGARRETA GABILONDO.