Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2016ko urriaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4314

IRAGARKIA, B-36/2016-T zehapen-prozeduran Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak eman duen ebazpena jakinarazteko dena.

María Marisol Rodríguez Peralta andreari –Bilboko Autonomia kaleko 22. zenbakian dagoen «Bar The Gallery» establezimenduaren jabeari– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio zehapen-espedientean ebazpena eman dela arau-hauste sanitario bat egiteagatik (ekainaren 25eko 18/1998 Legearen arau-haustea - tabakoa). Jarri zaion isunaren guztizko zenbatekoa 601 eurokoa da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ipintzen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa aipatutako sailburuordearen aurrean egin daiteke, baita Osasuneko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren aurrean ere, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluak eta hurrengoek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea aztertu ahal izango da Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbon, Rekalde zumarkalean 39 A, 5. solairuan – Aholkularitza Juridikoa).

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa epe honetan egin beharko duela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1aren eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16aren eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesdunak gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen duenean –ezetsi egiten bada, behintzat.

Diru-sarrera ondorengo bankuan eta kontu korrontean egingo da, espedientearen zenbakia adieraziz:

Kutxabank - Kontu zk.: IBAN ES85/2095/0611/0132/3906/8030 - Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, premiamendu-bidetik bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion errekarguekin.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2016ko irailaren 23a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala