194. zk., 2016ko urriaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4311
IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntzako sailburuordearen 2016ko ekainaren 20ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, gora jotzeko errekurtso bat ebazten da.
Saiatu arren, ezin izan da jakinarazi ebazpen hori. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitute Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluek.
Iragarki hau argitara ematen da, eta interesdunak jakinarazpen indibidualtzat hartu behar du, ohartarazpen hauekin:
Ebazpen hori azter dezake Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; tel.: 945 018284). Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 28a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JOSU AGUIRRE GOITIA.