Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2016ko urriaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
4306

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Loiolako geltokiko komunikazio-lanari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Loiolako geltokiko komunikazio-lanak.

c) Zer aldizkari ofizialetan eta zer egunetan argitaratu zen lizitazio-iragarkia: 2016ko maiatzaren 2ko EHAA, 81. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: berrehun eta hirurogeita zazpi mila eta hamasei euro eta hirurogeita hamaika zentimo (267.016,71), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko irailaren 6a.

b) Esleipenduna: UTE Ikusi SLU.–Gertek, Sociedad de Gestiones y Servicios SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta hamalau mila bederatziehun eta berrogeita sei euro eta berrogeita hamasei zentimo (214.946,56), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: hiru (3) hilabete eta bi (2) aste.

Bilbao, 2016ko irailaren 27a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala