194. zk., 2016ko urriaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (238 KB - 3 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4305
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita «Bilboko Malaespera meategiko sarrera-galeriaren hondoratzea altxatzeko eta indartzeko lanak» egitea xede duen kontratuaren lizitazioa (DEC 22/11/16).
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: DEC 22/11/16.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Xedearen deskribapena: Bilboko Malaespera meategiko sarrera-galeriaren hondoratzea altxatzeko eta indartzeko lanen kontratua.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: 5 hilabete kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera. Lanak 2016ko abenduan hasiko direla uste da.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
Prezioa izango da eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehieneko aurrekontua berrehun eta hirurogeita hemezortzi mila eta hogeita lau euro eta hirurogei zentimokoa da (278.024,60), BEZa barne.
5.– Bermea.
a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
b) Behin betikoa: lizitazio-aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 99 91 / 945 01 99 21.
e) Telefaxa: 945 01 82 52.
f) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko azaroaren 9a, 11:00ak.
7.– Kontratistak berariaz bete beharreko baldintzak.
a) Sailkapena: ez da eskatzen.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausulen pleguko karatulako 29.2 puntuan zehaztutako moduan.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko azaroaren 10a, 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikus pleguak.
c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.
1) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez dago.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (edo gehieneko eta gutxieneko kopuruak): ez dago.
9.– Esleitzeko irizpideak.
– Eskaintza ekonomikoa: % 100.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Lekua: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.
e) Ordua: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.
11.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri dira.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
13.– Iragarkia noiz bidali den Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera (hala badagokio):
14.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratación.euskadi.net
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 26a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.